” ERREKA” PROIEKTUA AZALTZEKO HERRI BATZARRA
By admin | azaroa 19, 2008
Ezker Abertzaleko zinegotziek proposatuta, Udalak eskuartean duen “ERREKA”ren proiektua azaltzeko herri batzarra egingo da:
EGUNA: Abenduaren 2a
LEKUA: Anguleri kultur etxea
ORDUA: 19:00
Azalpenak emoteko proiektuaren egileak bertaratuko dira.
Atalak: Barriek, Gure zinegotziek herrigintzan | Erantzun bakarra »
EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNEKO FILMA ASTEON
By admin | azaroa 19, 2008
“Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako” eguna dala-eta joan dan 14an, barikuan, Angulerin emon behar zan pelikula aste bete atzeratu da, arazo teknikoren bat dala eta.
EGUNA: Azaroaren 21
LEKUA: Anguleri kultur etxea
ORDUA: 19:00-21.30
Filma: “Ciudad del Silencio”.
Atalak: Barriek, Emakumeok | Erantzuizu »
PLAZAKO IRAGARKI-TAULA ELEKTRONIKOA: ZEREN BARRI EMON
By admin | azaroa 18, 2008
Urriko udalbatzarrean onartu ziren gaietako bat plazako iragarki-taula elektronikoan ZEREN BARRI EMON izan zan. Ezker abertzaleko udal-taldeak egindako proposamenaren ondorioz, honako edukiak jarriko dira:
UDALAri buruzkoa dan eta UDALAK berak sortzen dauen informazioa
Larrabetzuko elkarteek sortzen deuriena
Danon interesekoa dan informazioa
ZER DERITZOZUE?
Atalak: Barriek | Erantzuizu »
GOAZEN HARAGO
By admin | azaroa 14, 2008
BERRIAren webgunetik: Eusko Legebiltzarrak ANV eta EHAK-ren ilegalizazioen aurkako mozioa onartu du
Praktikan eraginik izango dau?
Gatazka politikoari konponbide politikoa emotearen aldeko indarrak batzeko aitzakia izan leike?
zer deritzozue?
Atalak: Barriek | Erantzuizu »
EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKA
By admin | azaroa 14, 2008
Horra “Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako” eguna dala eta herrian antolatu diren ekitaldien barri:
- Azaroak 14, barikua:
“CIUDAD DEL SILENCIO” filmea / Angulerin / 19:00etatik 21:30etara
- Azaroak 21, barikua:
“Aurpegia ematen dut tratu onen alde” kale ekintza
- Azaroak 25, martitzena
Hitzaldia / Hizlaria: Oiane Zarate Lorenzo (Psikologoa, tratu txarrak jasotako emakumeen eskuhartzean esperientziaduna)
Atalak: Barriek | Erantzuizu »
ALDE HEMENDIK. SEGI BORROKAN NESKA-MUTILAK
By admin | azaroa 11, 2008
Eusko Jaurlaritzako bozeramailea dan Miren Azkaratek, PNV-EA-EBren izenean ETAri ALDE HEMENDIK esan eutson joan dan astean. ALDE HEMENDIK, Espainiako eta Frantziako indar armatuei ( ejerzitoari eta polizia klase guztiei) Euskal Herrian soberan dauzela esateko erabili dan esaldia da. PNV-EA-EBk, ostera, Euskal Herriko alaba eta semeei esaten die Euskal Herritik alde egiteko. ETAren jardunaren aurka egotea hautazkoa eta zilegia da, baina ez dugu onartuko gure herriko alaba eta semeei buruz horrelakoak esaterik.
Borroka armatua amaitzea eskatzea hautazkoa eta zilegia bezain beharrezkoa da era berean Espainiako eta Frantziako estatuek euren indar armatu guztiak ( milaka) Euskal Herritik kanpo eroatea. Ostantzean, Espainiako eta Frantziako diktadura judizialak bereak eta bi egiten segiduko dau, orain arte lez. SEGI erakundekoa direzelakoan dozenaka gazte atxilotu, torturatu eta urte luzetarako kartzelaratzen dabiz, alderdi ” demokratiko” guztien oneritziagaz.
AURRERA NESKA-MUTILAK, SEGI BORROKAN
GAZTESAREA webgunetik
BERRIA egunkaritik
GARA egunkaritik
Atalak: Barriek | Erantzuizu »
GURE INTERPRETAZIOAK EI DIRA
By admin | azaroa 5, 2008
Joan den hasteko udalbatzarrean, EB-ARALARek PNVren mozino hau onartu zeuen: EAJ-PNV Batzokiaren aurkako erasoen mozioa
Mozio hareri ezezkoa emon geuntson honako arrazoi honengatik:
EAJ-PNVk HORI BAI mozinoari erantzuna
Lehenengo eta bat esan daigun, mozinoak, gutxienez bi zati dituela
1. zatia: GAZTE EGUNA-HORI BAI eta pintadak lotzeko ahaleginaren gainean.
- Felipe Aginagak arrazoi berengatik egindako eskaera atzera bota zeuen irailaren 25eko udalbatzarrak. Eskaera hura ez onartzeko arrazoiek honako eskaera ez onartzeko balio deurie. Hau da, kausa-efektu erlaziorik ez dago.
- Aurreko puntua nahikoa litzateke mozioa bertan behera uzteko, baina bertan ageri diren salaketek hain ondorio latzak izan ditzaketenez, berauei buruzko gure ezinegona agertzea gura dugu:
” Batzokian nahiz gure alderdikide baten dendan egindako kalteak 2008ko Gazte Eguna jaiagaz lotu behar doguz. Kalte horreek ez dira beste barik pasau, ezpada kasu honetan, jaia aurreko egunetan, berotu zan giroaren ondorioz gertatu dira. Hain zuzen be, jaiaren aurreko egunetan udalerrian agertu ziran pintada batzuez ari gara…”
“… ETA erakunde armatua goraipatzen eben… ”
Pintadetako testuak Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren ingurukoak dira, ez dute ezelango zerikusirik GAZTE EGUNAgaz eta berau antolatzen duen HORI BAI gazte elkarteagaz.
Pintadetako testuek GAZTE EGUNAgaz eta HORI BAIegaz zerikusirik ez dutenez, GAZTE EGUNAren antolatzaileak diren HORI BAI gazte elkartekoek ez dute ezelango erantzunkizunik gertatutakoarekin
Gure taldeak ez du , EAJ-PNVk gura duen legez , Larrabetzuko udalak ezelango froga barik, ezelango loturarik ez duen gertakizun batengatik, GAZTE EGUNAren izena ona zikindu eta HORI BAIko dozenaka gazte espainiako audientzia nazionalaren esku uztea ekar lezakeen ebatzirik babestuko.
HORI BAI gazte elkarteak 45 urteko historia du eta urteotan guztiotan Larrabetzuar gehiengoan oso sustraituta dauden ekimen askoren antolatzailea da: Olentzeroa, Ihauteriak, Gabonetako kultur ekitaldiak, GAZTE EGUNA, San Migelak, musika kontzertuak, antzerki emanaldiak, mendi irteerak, betso-saioak… Kultur eskaintza oparoa eta askotarikoa da HORI BAIek 45 urteotan, borondatez, militantziaz eta herriarekiko maitasunez Larrabetzuri eman eta ematen diona.
Gure udal-taldeak ez du egundo horrelako erabakirik onartuko, mozio hori onartuko balitz, HORI BAI kriminalizatzea eta gaur egun bertan dabizen gure herriko dozenaka neska eta mutil espainiako justiziaren esku uztea izango litzatekeelako. Hartara, dei egiten diegu ostantzeko ordezkari politikoei zein herritarrei ez dagien babestu HORI BAI kriminalizatzeko eta gure gazteak kartzelaratzeko balio lezakeen moziorik.
2. zatia
EAJ-PNVk bere mozioan erakusten duen egonezina bidezkoa eta logikoa dela deritzogu.
Ezker Abertzaleko militanteok eten barik jazo behar ditugu bazterketa ( udal honetan bertan 2003-2007 legegintzaldian PNVren aldetik), legez kanporatzea, epaiketak, kartzelaratzeak, PNVren aginduetara dagoen Ertzaintzaren jipoiak, galera ekonomikoak…eta, argi esan behar dugu, ez dugu inongo babesik lortu Euskal Herriko beste talde politikoengandik.
Zoritxarrez Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoak egoera latzak sortzen ditu talde polítiko guztiontzat eta pintada eta eraso hauek sortu duten artegatasuna ere kontestu horretan kokatzen du Ezker Abertzaleko udal taldeak.
Udal talde honek 2007ko ekainaren 16an, bere karguak hartze egunean, argi adierazi zuen Udalera Larrabetzuren beharrizanei erantzutera gentozela baita Euskal Herriak beharrezko duen konponbide demokratikoari ekarpena egitera ere.
EAJ-PNVk, behin betiko konponbideari uko eginez, iruzur berri bat eraman nahi du aurrera. Agortuta dagoen egungo markoa berretsi, hau da, Estatuto birmoldatua, negoziatu nahi du Espainiar Estatuarekin nahiz eta jakin Espainiako konstituzioak zein bere seme-alabak diren Gernikako Estatutoak eta Nafarroako Foru Hobekuntzak eta Frantziako Konstituzioak Euskal Herria zatitu eta gure herriaren esistentzia bera ukatzen dutela. Euskal Herriak bere oraina eta etorkiunaren inguruan erabaki ahal dezan galarazten dutela.
Iruzur hau aurrera eroateko Ezker Abertzalearen bazterketan burubelarri sartu da EAJ-PNV. Guri dagozkigun ordezkaritza politikoak eskuratu, beste arrazoi batzuez makilatuta, alkatetzak kentzeko saiakerak,..azken baten bere proiektu politikoa aurrera eramateko oztopoa garbitu nahi du.
Iruzur honen aurrean Ezker Abertzaleak marko demokratikoa lortzeko proposamena aspaldi jarri du mahai gainean. Agorturik dauden bideak alde batera utzita, proiektu polítiko guztiak aukera berdinekin defenditzea gauzatzen duena eta erabakitzeko eskubidea aitortzen eta bermatzen duen marko demokratikoa. Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa Garaiarako Autonomi Estatutoa proposatu dugu.
Euskal Herriari zor zaion aldaketa nahia betetzeko, benetako konponbidea ahalbidetuko duen marko demokratikoa lortzea da gure eginkizun politikoaren oinarria.
EAJ-PNVko alkateak eta berba egin zeuen zinegotzi bakarrak behin eta berriro azpimarratu zeurien mozinoan ez dala HORI BAI aipatuten (gure galdera: nork antolatzen dau GAZTE EGUNA ba?) eta mozinoan HORI BAI KRIMINALIZATZEKO ASMOA GURE INTERPRETAZIOA ZALA. Guk baten eta barriro esan geuntson gure interpretazioak baino, poliziaren, Diginad y Justiciaren, Foro de Ermuaren, Espainiako Fiskalaren eta epaile ultraeskuindarren interpretazioak dekola garrantzia, askotan, sarriegi demostratu deurien legez. Asteon, barriro demostratu deurie zer egiteko kapaz direzen:
BERRIA egunkaritik: Iruñeako EAE-ANVren bulegoaren auzian 11 lagun epaituko dituzte
GARA egunkarian: Piden carcel e inhabilitacion para el edil de ANV en Iruñea Mikel Gastesi
Bulego batean sartzeagatik horrelako zigorra eskatzen badeurie, zer eskatuko deurie ETAren aldeko pintadak egiteagatik?
Non bizi gara? Guri tokatu behar jaku konturatzeko zertarako dagoen prest Espainiako estatua eta bere menpe dauzen indar armatu eta judizialak?
Atalak: Barriek | Erantzuizu »
UDALBATZARRA URRIAREN 30ean
By admin | urria 30, 2008
Gaur, 20:00etan hasita, udalbatzarra dago.
Besteak beste, gai hauek jorratuko dira:
- Panel elektronikoaren erabilera
- UDALHITZ udaleko langileen hitzarmena
- PNVk bere aurkako erasoak salatzeko egindako mozioa
Atalak: Udalbatzarrak (Plenoak) | Erantzuizu »
PNVk manipulatzaileak garala dino
By admin | urria 29, 2008
Larrabetzuko PNVk idatzi bat buzoneatu dau oraintsu. Bertan, ikaragarri, egunero, sufritzen deurien biktimak direla esateaz ganera, gu manipulatzaileak garala eta oker jokatu dogula dino. Uste dogu idatzia ulertuten laguntzeko zera jakitea komeni dana:
Larrabetzuko PNVren asmoa, orain aldatuta dakarten mozino hau irailaren 25eko udalbatzarrean eztabadaitzea izan zan. Ostera, ezker abertzaleko zinegotzioi, 25eko goizean bertan helarazi euskuenez mozinoa, 25eko udalbatzarrean bertan, gaia hurrengo udalbatzarrean lantzea proposatu gendun. PNVk eta EB-ARALARek onartu egin zeurien. BAINA ARGI ESAN BEHAR DA PNVren ASMOA IRAILAREN 25ean EZTABAIDATZEA IZAN ZALA!
Orain aldakatuta dakarten mozino hartan oso salaketa larriak egin zituzen PNVk: ” Batzokian nahiz gure alderdikide baten dendan egindako kalteak 2008ko Gazte Eguna jaiagaz lotu behar doguz. Kalte horreek ez dira beste barik pasau, ezpada kasu honetan, jaia aurreko egunetan, berotu zan giroaren ondorioz gertatu dira. Hain zuzen be, jaiaren aurreko egunetan JAIAREN ANTOLAKETAN PARTE HARTU EBEN GAZTE BATZUEK UDALERRIAN EGIN EBEZAN PINTADA batzuez ari gara eta, besteak beste, gure alderdi politikoko burukideen kontrako erasoak izan ziran, hau da, alderdiko buruaren eta lehendakariaren beraren kontrakoak, eta ETA ERAKUNDE ARMATU GORAIPATZEN EBEN”
Testu horretan, Larrabetzuko PNVk, HORI BAIko ( HORI BAI da-eta, Gazte Eguna antolatzen dauena) gazte batzuei TERRORISMOAREN APOLOGIA EGITEA egotzi eutsien argi eta garbi. Zer suposatzen dau salaketa horrek? Urteetako kartzela zigorra. Eta salaketa horrek ezelango froga barik egin zituzen PNVk dino orain “ … ikusten dogu manipulatzera ohituta dagozanek hau be erabilten dabela bikitmea borrero bihurtzeko. Arretea testuko esaldi batera edo bestera desbideratzen saiatzen dira, baina ez dabe inolako balorazinorik egiten salatutako gertakarien ganean” . ARRETEA TESTUKO ESALDI BATERA? ETA NORA EROANGO GENDUN BA? HORRERI DERITZO PNVk MANIPULATZAILEA IZATEA, EUREK IDATZITAKO TESTUA ULERTZEA DA MANIPULATZEA?
- Salaketa hain grabeak egiten zituzelako zabaldu gendun gure kezka gure auzoblogean. Ganera, PNVk mozino hori irailaren 25eko udalbatzarrean publikoki eztabaidatu gura bazeuen, zergatik ez gendun guk herritarren artean zabalduko?
- HORI BAIek berak, PNVren salaketaren barri izanda gero, idatzi bat buzoneatu zeuen, bere kontrako froga bako salaketaK gezurtatzeko.
ETA HORREN OSTEAN ETORRI DA PNVren BIGARREN MOZINOA JAIAREN ANTOLAKETAN PARTE HARTU EBEN GAZTE BATZUEK UDALERRIAN EGIN EBEZAN PINTADA ZATIA KENDUTA. PNVk dino: ” Testua batzordetik pasau arte be ez dabe itxaron, eta are gitxiago osoko bilkuren eztabaidatu arte. Gurago izan dabe testu horren irakurketa eta erabilpen alderdikoia egitea. Ustezko ezker abertzaleko zinegotziek be ez dabe inolako aldaketarik proposatu testurako” BAINA ZER DINO PNVk BIGARREN MOZINO HAU EZ DEURIE URRIAREN 28ko GOBERNAZINO BATZORDEAN BAINO LEHENAGO BESTE INONGO BATZORDETAN AURKEZTU-ETA!!
Ganera, nor da Larrabetzuko PNV ezker abertzalekoei kontuak eskatzeko? Zer egin zeuen PNVk 2003-2007 urteetan Larrabetzuko 382 herritarren eskubide politikoen alde?? BAZTERTU, HORIXE EGIN ZEUEN LARRABETZUKO PNVk, LARRABETZUARROK HERRI-PLATAFORMAKO zinegotziak ez zituen ordezkari politikotzat onartu ( gaur egun alkatea denak gutun baten bitartez jakinarazi euskun), informazinorako eskubidea ukatu euskun, udalbatzarrak goizeko 08:00etan jarri zituzen guk parte ez hartzeko… NOR ZARETE ZUEK GURI KONTUAK ESKATZEKO? GURI KONTUAK HERRITARREK ESKATUKO DOSKUEZ, EZ BESTE INORK, ARE GITXIAGO ESPAINIAKO LEGEEI AMEN ESAN ETA HORRETAZ BALIATZEN ZARIENOK HAINBAT HERRITAN EZ JAGOKIZUEZAN KARGUAK HARTZEKO. Larrabetzuren etorkizuna baldintzatuko zeuen Plan Orokorra 2007ko maiatzaren 23ko hauteskundeak baino 3 egun lehenago isilean eta herritarren ezelango iritzirik kontuan hartu barik onartu zenduenok, 4 URTETAN 382 LARRABETZUAR BAZTERTU ZENDUEZENOK, DEMOKRAZIA PARTE HARTZAILEAN SINESTEN EZ DOZUENOK, ESPAINIAKO ULTRAESKUINDAR FALANGISTAK DEFENDITZERA ETA INDEPENDENTZIAREN ALDE DAUZEN GAZTEAK KRUDELKI JIPOITZERA ZUEN POLIZIA BIDALTZEN DOZUENOK, DEMOSTRATU EGIN BEHARKO DOZUE ALKARBIZITZAREN ALDEKO POSTUREA EGITEN DOZUELA. Guri, 2003-2007 legegintzaldian argi eta garbi demostratu zeunskuen gugaz, Larrabetzuko 382 herritarrekaz, ez zenduela ezer jakin gura. ETA ZUEK BAZTERTUAK IZAN BAGINTZEZAN BE, PLAN OROKOR BARRIAN HERRITARREN PARTE HARTZEA BULTZATZEKO SORTUTAKO KONTSEILUAN ZUEK BE EGOTEA PROPOSATU GENDUN GUK, LARRABETZUKO EZKER ABERTZALEKOOK.
AUTOKRITIKA DANOK EGIN BEHAR DOGU, EGIA DA. OSTERA AUTOKRITIKA EGIN DALA EGINTZETAN DEMOSTRATU BEHAR DA, EZ BERBATAN BAKARRIK.
Atalak: Barriek | Erantzuizu »
PLAZAKO PANTAILA ELEKTRONIKOA: ZERTARAKO?
By admin | urria 24, 2008
ZERTARAKO DA PLAZAKO PANEL ELEKTRONIKOA? ZER IRAGARRI BEHAR DA BERTAN? UDALARENA DA EDO HERRITAR GUZTIONA?
Galdera horren erantzunak topetan ibili ostean, hauxe bururatu jaku:
PANTAILA ELEKTRONIKOAREN ERABILERA
Larrabetzuko Udalak pantaila elektronikoaren erabilerari buruz kriterioak zehaztu beharra dauka. Izan ere oraintsu gertatutakoa ez da gure ustez bide egokia. Itallen bertso eskolak Udal honi, alkateari zehazki, ikasturte barrirako apuntatzeko epeak zeintzuk ziren pantailan iragartzea eskatu eiotson eta erantzuna pantaila bakarrik Udaleko gaiak iragartzeko zala izan zan erantzuna.
Gure galdera hauxe da nork eta non hartu deu erabaki hau?
Gure taldeak 2008ko uztailaren 27an Ogasuna-Gobernazio-Komunikazio batzordean, beste gai batzuen artean, pantailari buruzko proposamenak aurkeztu zituen eztabaidatzeko.(eranskin moduan jartzen dogu idatzia). Sarritan gertatzen dan moduan gai hau ez da sekula eztabaidatu eta orain erabakia alkatearen eskutik etorri da. Read the rest of this entry »
Atalak: Barriek, Gure zinegotziek herrigintzan | Erantzuizu »

