2009ko aurrekontuak: Ekarpenak egiteko epea asteon amaituko da
By admin | urtarrila 7, 2009
2009ko aurrekontuei ekarpenak egiteko epea bariku honetan amaituko da. Aurten, iaz legez, ezker abertzaleak proposatutako metodologia erabili dau udalak aurrekontuak aurkeztu, eztabaidatu eta adostuteko. Metodologia horretan, etxeetara 2009ko aurrekontuei buruzko informazinoa helarazo da. Ondino ekarpenak egin ez dozuezenok honek dozuez bideak:
- Udaletxeko sarreran dauen buzoia.
- Udalean bertan sartu leitekeen instantzia.
- Udalaren helbide elektronikora mezua: larrabetzuko.udala@sarenet.es
- Ezker abertzaleko zinegotzi direzen Marifeli, Juan Manuel, Maite eta Asier.
- Aretxabalan dauen buzoia.
- Blog hau berau
Ezelango zalantzarik izan ezkero, idatzi bertora
aurrekontuak auzolanean larrabetzu
Atalak: Barriek, Gure zinegotziek herrigintzan | Erantzun bakarra »
GATAZKA KONPONTZEKO PROPOSAMENAK: NOR DAGOELA ISILIK?
By admin | urtarrila 4, 2009
ETAren ekintza armatuak direzela-eta isilik egotea, indarkeria begi onez ikustea eta bestelako abade irakaspenak emoten doskuezenari askotan esan dotsuegu ez garala isilik egotekoak, gatazkaren ondorioak geure azalean bizi doguzanok gatazka koponduteko proposamenak egiten gabizela aspaldiko urteetan, beste batzuk gaitzespen berba hutsalen azpian eroso bizi direzen bitartean. ETAk EITBren egoitza baten kontra egindako ekintzaren aste berean, milaka eta milaka euskal herritar alkartu gintzezan Bilbon esateko gatazka konpondu egin behar danez, ezinbestekoa dala euskal preso politikoen egoerari urtenbidea emotea, ez dogula onartuko ez heriotz zigorrik, ez bizi arteko kartzela zigorrik ez mendekuzko politikarik.
Gara egunkaritik:
Etxeraten manifestazioa Bilbon
Larrabetzuko Danonarteanek ezker abertzaleko kideak baztertzeko, seinalatzeko, deshumanizatzeko ahaleginetan segiduten deuen artean, guk proposamenak egiten segiduten dogu, Euskal Herriko gatazka politikoa konponduteko zein Larrabetzu ezkerretik behetik herritik egiteko.
Berria egunkaritik:
ARNALDO OTEGI: Herri honetan aldaketa etortzekotan, independentisten eskutik etorriko da
Atalak: Barriek | 2 erantzun »
MANKOMUNITATEKO AURREKONTUAK: DEMOKRAZIA EZAREN BESTE ADIBIDE BAT
By admin | abendua 29, 2008
Pasadan asteartean, abenduaren 23an, Mankomunitateko aurrekontuak onartzeko Osoko Bilkura izan zan. Aurreko asteko martitzenean, abenduaren 16an, egindako Ogasun Batzordean aurkeztu zituezan eta astebeteko epean planteatu deituez aurrekontuak onartzeko Ogasun Batzordea (abenduaren 23a 18:30ean) eta Osoko Bilkura (abenduaren 23a 19:30ean).Aurrekontuak aurrera atara direz EJ-PNVren ordezkarien botoakaz (hogeita piku) eta PSOEren ordezkari bakarraren aldeko botoagaz. Hamen dekozue ezezkoa izan zan ezker abertzalekon ezezko botoagatik osoko Bilkuran emondako gure botoaren azalpena.
Bide batez esan daigun, abenduaren 16ko udalbatzarrean hau proposamenau luzatu gendula: zergatik ez doguz mankomunitateko aurrekontuak Larrabetzun eztabaidatuten? PNVren erantzuna: Mankomunitatera alderdietako ordezkariak doaz, ez dau udaletan ezer eztabaidatu beharrik.
Ostera Txorierriko ostantzeko udalatan ezker abertzaleko zinegotziek legez kanporatuta dauz, EB-ARALARek ( Larrabetzuri jagokonez) ezin dau iritzirik agertu… Ezin doguz aurrekontuak herrien eztabaidatu?
PNVren erantzuna: Ez
TXORIERRIKO MANKOMUNITATEAREN 2009KO AURREKONTUAK
Maite Bilbao Garciak, Larrabetzuko udaleko ordezkariak, Txorierriko Mankomunitatearen 2009ko Aurrekontuen Proiektuari bere ezezko botoa ematen dio, honako arrazoi hauengatik: Read the rest of this entry »
Atalak: Barriek, Gure zinegotziek herrigintzan | Erantzuizu »
2009ko aurrekontuak: Aurkezpenak
By admin | abendua 23, 2008
Joan dan asteko eguenean Urien eta barikuan Elizalden egin ziren 2008ko aurrekontuen barri emoteko eta 2009koak zeren ganean adostu adostu ahal izateko aurkezpenak. Zinegotziak eta ekonomilaria kontuan hartu barik:
Urikoan 20 lagun batu gintzezan
Elizaldekoan 3
Zer dala-ta horren herritar gitxi?
Hauxe da aurkezpen horretan guk jaso genduna:
2008ari jagokonez
Udalak ezin izan dauz aurreikusitako inbertsino guztiak egin ez dalako diru sarrerarik egon. Zeharkako zergetatik zein inbertsino errealen besterenganatzetik (eraikuntza lanak- Bersoako industrialdea) ez dogunez aurreikusi zan diru kopurua jaso, ez da dirurik egon. Halan da ze, 2008rako aurreikusi ziren honek inbertsinoak ez direz egin: Read the rest of this entry »
Atalak: Barriek, Gure zinegotziek herrigintzan | Erantzuizu »
TORTURAK, BAHIKETAK ETA ISILDUTEN DAN INDARKERIA
By admin | abendua 22, 2008
DANONARTEANek herriko hormetan ipini deituzen karteletan dinoenez, Euskal Herrian heriotza zigorra dau, berbarako, Estatu Batuetako Texasen antzera. Askotan esan dogu holango berbak ez direzela ausaz edo kasualidadez aukeratuten ez bada helburu jakin bategaz. Gure ustean, DANONARTEANek kaleratu deituzen agirietan ETAren borroka armatua gaitzesteagaz batera, Larrabetzuko ezker abertzaleko herrikideok baztertuteko diskurtsoa erabili dau, barriro be. Oraingoan, isilik egotea leporatu doskue. Euren agirian izenik ez dineurien arren, badakigu guri buruz ari direzena. Zergatik? PSOEk, PPk, PNVk, IUk eta ostantzeko alderdiek ezker abertzalea ETAren ekintzen ostean isildu egiten dala esateko erabilten deituezan berba bardin bardinek erabili deituezelako. Ostera DANONARTEANeri esan behar dotsegu, gure blog honetan abenduaren 4an azaldu gendula gure iritzia. DANONARTEANek jakin beharko leuke ETAren ekintza armatuen ostean Larrabetzuko ezker abertzaleak beti kaleratu dauen iritziagaz batera gatazka politikoa konponduteko proposamenak kaleratu doguzela, eurek ez bezala.
Isilduten direzenak holangoak izaten direz:
eta barriro TORTURAK
eta gerra zikina
Guk ez dogu gure iritzia ostonduten eta prest gauz edozeri buruz edonogaz berba egiteko, barriro udalean gauzenetik nabarmen erakutsi dogun lez.
Atalak: Barriek | Erantzuizu »
EUSKAL SELEKZIOEI BAI, EUSKAL HERRIARI BAI: Hitzaldia Angulerin
By admin | abendua 19, 2008
Euskal selekzioei buruzko hitzaldia egongo da gaur, 20:00etan Anguleri kultur etxean
Atalak: Barriek | Erantzuizu »
2009ko aurrekontuak: atzo urien gaur elizalden
By admin | abendua 19, 2008
Iaz legez, 2008ko diru-kontuak eta 2009rako aurreikuspenak azaldu zituezan udaleko zinegotziek eta ekonomilariak. 20 lagun inguru batu gintzezan, iazkoaren laurdena-edo. Zergatik horren lagun gitxi?
a) Inori ez jakoz aurrekontuak ardura
b) Herritarrak berandu jakin deurie edo ez deurie jakin aurkezpenak dauzenik
d) Musika Eskolako kontzertura joan ziren asko
e)Besterik
Larrabetzuko ezker abertzalearentzat aurrekontuak ahalik eta herritar gehienen iritziagaz adostutea SANO DA INPORTANTEA!!Herritarren part-hartzeari jagokonez, azken 25 urteetan lortu dogun aurrerapenik handiena dala deritzogu, herritarron ardura be badala aurrekontuen inguruko iritzia emotea.
Atzo joateko aukerarik euki ez zeuenak, gaur deko beste aukera bat, Elizaldeko txokoan egingo da-ta barriro beste aurkezpen bat, 19:00etatik aurrera.
Atzo eta gaurko aurkezpenen laburpena astelehenean sareratuko dogu.
Atalak: Barriek, Gure zinegotziek herrigintzan | Erantzuizu »
ERREKA PROIEKTUA ONARTU DA: HERRITARRON ALEGAZINOAK UDALAK BIDERATUKO DEITU
By admin | abendua 18, 2008
Atzoko udalbatzarrean, besteak beste, ERREKA proiektua onartu zan. Gogoratuko dozuenez, batez be, uriola sasoian, Aretxabalagana errekak Zubitalde parean eragin leikeazan ezbeharrak ekiditeko proiektua da.
Orain, Jaurlaritzak, alegazinoak egiteko epea zabalduko dau.
Ezker abertzaleko zinegotziek proposatuta, udalak alegazinoak egiteko asmoa dekien herritarrak batzarrera deitu dauz, alegazinoak batu eta Udalak Jaurlaritzagaz bitartekari lanak egiteko.
Gure ustean hori da-ta herri lez jokatuteko beste era bat
Atalak: Barriek, Gure zinegotziek herrigintzan | Erantzuizu »
LANGILEON ESKUBIDEEN ALDE, 35 ORDUKO LAN ASTEARI BAI!!
By admin | abendua 17, 2008
Gaur bozkatu da Europako parlamentuan 65 ordu edo gehiagoko lan-astea proposatuko dauen zuzentaraua. Gehien dekienek dirua galduko deuriela-eta onartu gura deurien proposamen horrek langileon eskubideak susterretik ebagi gura deituz: sindikaturik ez, lan-hitzarmenik ez, enpresiak langile bakotxagaz lan baldintzak negoziatu: ordu kopurue, soldatak, oporrak…
Eskubideen zapalketa neurribako horreri buruz dekogun iritzia jakinarazoteko, MOZINOA AURKEZTU GENDUN AZAROKO UDALBATZARREAN. Mozino horretako puntuek honeixek direz:
MOZIOA
- Udal honek Lanaldia Antolatzeko Europar Zuzentaraua lan harremanak sustengatzen dituzten oinarrien eta langileen eskubideen aurkako eraso bat dela salatu nahi du eta honen aurrean bere erabateko aurkakotasuna agertu nahi du.
- Udal honek kezka biziz hartzen du Zuzentarau honek asteko lanaldia 60-78 ordura luzatzeko asmoa halako neurri batek lan baldintzatan izango dituen eragin negatiboak direla eta. Hortaz, udal honek 60, 65 edo 78 orduko lan astearen aurrean langileekin bat egin eta 35 ordukoa aldarrikatzen du. Read the rest of this entry »
Atalak: Barriek, Gure zinegotziek herrigintzan | Erantzuizu »
OLENTZERO ASTEBETE LEHENAGO
By admin | abendua 15, 2008
OLENTZERO ASTEBETE LEHENAGO
Horra zenbat opari ekarri doskuzen Olentzerok eguna baino lehenago:
ABENDUAREN 17an
- UDALBATZARRA: Ezker abertzalearen proposamenez, herritarrek parte hartu ahal izango dogu.
ABENDUAREN 18an
- HERRIBATZARRA: Iaz lez, ezker abertzalearen proposamenez, 2009ko udalaurrekontuen aurkezpena Urien: 19:00etan Angulerin
ABENDUAREN 19n
- HERRIBATZARRA: 2009ko udalaurrekontuen aurkezpena Goikoelexean: 19:00etan txokoan
- HITZALDIA: Aretxabalak antolatuta: Euskal selekzioak. 20:00etan Angulerin
Atalak: Barriek | Erantzuizu »
« Older Entries

